2010: The Year We Make Contact
2010: The Year We Make Contact (euskaraz 2010: Kontaktua Egin Genuen Urtea) 1984ko Peter Hyams estatubatuar zuzendari, gidoilari eta ekoizleak zuzendu, idatzi eta ekoitzitako zientzia-fikziozko film bat da. Arthur C. Clarke britainiar idazlearen 2010: Odyssey Two (1982, 2010: Odisea Bi) eleberrian oinarritua dago. Roy Scheider, Helen Mirren, Bob Balaban, John Lithgow, Keir Dullea eta Douglas Rain aktoreek antzeztu zuten.
Stanley Kubricken 2001: A Space Odyssey (1968, 2001: Espazioko Odisea) maisu lana ospetsuaren jarraipena da.
Oscar Sarietarako 5 izendapen jaso zituen: Zuzendaritza artistiko onenaren Oscar Saria (zuzendaritza artistikoa: Albert Brenner; set dekorazioa: Rick Simpson), Makillaje onenaren Oscar Saria (Michael Westmore), Efektu berezi onenen Oscar Saria (Richard Edlund, Neil Krepela, George Jenson eta Mark Stetson), Jantzi-diseinu onenaren Oscar Saria (Patricia Norris) eta Soinu onenaren Oscar Saria (Michael J. Kohut, Aaron Rochin, Carlos Delarios eta Gene Cantamessa).
Argumentua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2010. urtea. USS Discovery espaziontzia Jupiterren galdu zenetik bederatzi urte igaro dira, ondorioz AEBetako eta Sobietar Batasuneko astronautez osatutako espedizioa Leonov espaziontzian Jupiterrera bidaliko dute, USS Discovery espaziontziari zer gertatu zaion jakiteko eta HAL 9000 konputagailua erreaktibatzeko asmoz. Helmugara iristean lehen espedizioak ikertzeko asmoa zuen monolito beltz erraldoiarekin topo egingo dute.
Aktoreak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Roy Scheider: Heywood R. Floyd doktorea
- John Lithgow: Walter Curnow doktorea
- Helen Mirren: Tanya Kirbuk
- Bob Balaban: R. Chandra doktorea
- Keir Dullea: David Bowman
- Douglas Rain: HAL 9000ren ahotsa
- Candice Bergen: SAL 9000ren ahotsa (kredituetan "Olga Mallsnerd" bezala)
- Madolyn Smith: Caroline Floyd
- Saveliy Kramarov: Vladimir Rudenko doktorea
- Taliesin Jaffe: Christopher Floyd
- James McEachin: Victor Milson
- Mary Jo Deschanel: Betty Fernandez, Bowmanen alarguna
- Elya Baskin: Maxim Brailovsky
- Dana Elcar: Dimitri Moiseyevitch
- Oleg Rudnik: Vasily Orlov doktorea
- Natasha Shneider: Irina Yakunina
- Vladimir Skomarovsky: Yuri Svetlanov
- Victor Steinbach: Nikolai Ternovsky
- Herta Ware: Jessie Bowman
- Jan Triska: Aleksandr Kovalev
- Arthur C. Clarke: Etxe Zuriaren kanpoaldeko parkearen eserlekuko gizona / AEBetako presidentea (kameoa)
- Stanley Kubrick: Sobietar Batasuneko presidentea (kameoa)
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)
- 1984ko filmak
- Peter Hyamsek zuzendutako filmak
- Peter Hyamsek idatzitako filmak
- Arthur C. Clarkek idatzitako filmak
- Roy Scheiderrek antzeztutako filmak
- John Lithgowek antzeztutako filmak
- Helen Mirrenek antzeztutako filmak
- Bob Balabanek antzeztutako filmak
- Keir Dulleak antzeztutako filmak
- Douglas Rainek antzeztutako filmak
- Dana Elcarrek antzeztutako filmak
- Mary Jo Deschanelek antzeztutako filmak
- Candice Bergenek antzeztutako filmak
- Elya Baskinek antzeztutako filmak
- Madolyn Smith Osbornek antzeztutako filmak
- Jan Třískak antzeztutako filmak
- Taliesin Jaffek antzeztutako filmak
- Savely Kramarovek antzeztutako filmak
- James McEachinek antzeztutako filmak
- Natasha Shneiderrek antzeztutako filmak
- Robert Lesserrek antzeztutako filmak
- Peter Hyamsek ekoitzitako filmak
- Metro-Goldwyn-Mayerrek ekoitzitako filmak
- Ameriketako Estatu Batuetako filmak
- Zientzia-fikziozko filmak
- Espazio abenturei buruzko filmak
- Drama filmak
- 2010eko hamarkadan girotutako filmak
- Liburuetan oinarritutako filmak
- Etorkizunean girotutako filmak
- Jarraipen filmak